Gure kirolariek beren potentziala erakusten jarraitzen dute. Horren erakusgarri, Lidia Cañete durangarra, Zaldibar Arku Taldeko tiratzailea, joan den asteburuan beteranoen kategorian Espainiako txapeldun izendatu zen. Proba Madrilgo Complutense Unibertsitateko Campuseko Cantarranas esparruan jokatu zen, bero handiarekin, eta arkulariaren sentsazioak oso positiboak izan ziren tiroaldi guztietan.
Hirugarren urrea Lidiarentzat kategoria honetan lehiatzen denetik. Izan ere, tiratzailea beti igo da podiumera beteranoetan daramatzan bost urteetan; brontze bat eta zilar bat ere baditu bere palmaresean. Asteburu honetan, berriro Madrilen, Euskadirekin Espainiako txapelketa absolutua jokatuko du, eta harekin batera Elisabeth Luengo durangarra izango da.
Hemen uzten dizkizuegu Lidia Cañeteren adierazpenak eta geziak jaurtitzen daramatzan mende laurdena.