Actualidad

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak gutun bat idatzi dio EKFBko zuzendariari, indarkeriarik gabeko kirolari buruz.

Azken hilabeteetan kirolean atzemandako indarkeria, intolerantzia eta diskriminazio kasuak agertu direnez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak gutun bat bidali dio EFKBko zuzendariari.

Ildo horretan, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak, Euskal Kirol Federazioen Batasunarekin batera, Euskal Kirol Federazio guztiei lanerako tresnak eman dizkie; besteak beste, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzarekin egindako Akordioa, gaitz horri modu partekatuan aurre egiteko; indarkeria mota horiek prebenitzeko eta zigortzeko araudi-eredu bat; balizko kasuen aurrean jarduteko jarraibideak; eta, UFDVren baitan, kirolean Indarkeriaren, Intolerantziaren eta Diskriminazioaren aurkako Diziplina Batzordea eratzea, euskal federazio-esparruan atzeman daitezkeen kasuak ebazteko eskumenarekin.

2024-05-21_Euskadiko Federazioei gutuna