Manzanares Arenako Udal Kiroldegian, 2025eko otsailaren 22an eta 23an, RFETA ARKU & OSASUNA Trofeo Nazionala ospatu zen. Deitutako kategoriak AS1 (linfedema duten kirolariak) eta AS2 (linfedemarik ez duten kirolariak) izan ziren. Bertaraino Euskadiko arkulari ausart batzuk joan ziren, Manuel Calvo Arruz eta José Gallardo Villena entrenatzaileekin batera; guztiak Mercedes-Benz Klubekoak.
Gure kirolariek —Ana Fidal Fidalgo, Mª Jesús Aguirrezabal Izarra, Mercedes Ramos Pérez eta Pilar Colomer Robledo— lehen aldiz hartu zuten parte mota honetako nazio mailako ekitaldi batean, eta ziur asko errepikatzeko gogoz egongo dira, sortzen den giro bikainagatik.
Zorionak Mercedes-Benz Klubetik bertaratutako guztiei