Actualidad

EUSKADIKO HAUTAPENAK ESPAINIAKO U21, U18, U15 ETA ABSOLUTU TXAPELKETETAN ARKU BIHURRI ETA KONPOSATUAREKIN GELAN. VALLADOLID 2026

2026ko otsailaren 12tik 15era Valladoliden ospatu zen Arku Bihurri eta Arku Konposatuaren diziplinetako Espainiako Txapelketa, U21, U18, U15 eta Absolutu kategorietakoa.

Euskadiko Hautapenetako kideak hauek izan ziren:

Kadete Taldea (U18). Arku Bihurria

  • Izaro CAÑIVE GONZÁLEZ. A.D.T. Arkulariak Kluba. Bizkaia
  • Denis PEÑA MANCHADO. C.D. Diarco Kluba. Gipuzkoa

Emakumeen Absolutu Taldea. Arku Bihurria

  • Lidia CAÑETE JAIO. Zaldibar Arku Taldea Kluba. Bizkaia
  • Elisabeth LUENGO LUQUE. A.D.T. Arkulariak Kluba. Bizkaia
  • Izadi LÓPEZ GUTIERREZ. C.D. Diarco Kluba. Gipuzkoa

Gizonen Absolutu Taldea. Arku Bihurria

  • Andoni LARRABEITI LAVIÑA. C.D. Diarco Kluba. Gipuzkoa
  • Hilario HERNÁNDEZ PALACÍN. Abanto Gezaleriak Kluba. Bizkaia
  • Álvaro BADIOLA ABAD. C.D. Diarco Kluba. Gipuzkoa

Gizonen Absolutu Taldea. Arku Konposatua

  • Jaime MARTÍNEZ MARTÍN. A.D.C. Mercedes Benz Kluba. Araba
  • Endika GARCÍA CEPA. C.D. Diarco Kluba. Gipuzkoa
  • Jon BILBAO OCERINJAUREGI. All Iron Archery Kluba. Bizkaia

 

  • Arku Bihurria:

Junior kategorian (U21), Álvaro Badiola 9. postuan geratu zen banakako mailan estatuko mailan.

Kadete kategorian (U18), Denis Peña 6. postuan geratu zen banakako mailan eta 9. postuan arku bihurri mistoko taldean Izaro Cañiverekin batera.

Absolutu kategorian, Elisabethek, Lidiak eta Izadik osatutako emakume taldeak 7. postua lortu zuen eta Andonik, Hilariok eta Álvarok osatutako gizon taldeak 9. postua.

  • Arku Konposatua

Absolutu kategorian ¡bravo¡ Jaimek, Endikak eta Jonek osatutako gizon taldeari, brontzezko domina eskuratu baitzuten podiumean, zortzirenetan Extremadurako taldea 231-224 punturekin gainditu ondoren. Laurdenetan Andaluziako taldea gainditu zuten 233-227rekin. Erdi finaletan Madrilgo talde indartsua aurka erori ziren, azkenean urrea lortu zuena. Brontzezko dominaren aurkako lehian gure taldeak Kataluniako taldea gainditu zuen bi puntuko aldearekin: 230-228.

Nabarmentzekoa da Espainiako Txapelketa honetan Jaime MARTÍNEZek Arku Konposatuan lortutako Euskadiko Errекorra sailkapen-round-ean (2 X 18m) 588 punturekin, 2018-11-25etik 587 punturekin gainditu gabea, diziplina honetako erreferente handia den Carlos PANIAGUAren eskuetan zegoena.

Zorionak Euskadiko Hautapeneko kide guztiei parte hartzeagatik. Halaber, banaka parte hartu zuten Euskadiko kirolari hauei: Juan Ramón ARBIZU eta Ander TELLERÍA C.D.T. Igartza-Arco Beasain Klubetik, Gipuzkoa. Alex VEGA A.D.C. Mercedes Benz Klubetik, Araba. Hugo MANZANO A.D.T. Arkulariak Klubetik, Bizkaia eta Urko VILLASANTE C.D. Diarco Klubetik, Gipuzkoa.

Gelako lehiaketak amaituta, aire zabaleko lehiaketara pasatzen gara, non Euskadiko kirolari gehiagoren parte-hartzea espero dugun Sari Handi Nazionaletan eta Espainiako Txapelketetan.

Manu Álvarez