Actualidad

EKFBk Eskola Kiroleko Monitore/Laguntzaile ikastaroa martxan jarri du

EKFBk Eskola Kiroleko monitore/laguntzaile izateko prestakuntza ikastaroa martxan jarri du. Ikastaroa online emango da eta aurtengo uztailaren 8an hasi eta abuztuaren 14an amaituko da. Interesdunek uztailaren 2ra arte izango dute izena emateko epea eta prezioa 80 eurokoa izango da, Arabako Foru Aldundiaren bidez diruz lagundu ahal izango direnak.

Ikastaroa 1. mailako Entrenatzailearen Bloke Komunaren (Aldi baterako epea) barruan kokatzen da eta sarbide proba uztailaren 6an egingo da.

Informazio gehiago eta izen-emateak: [email protected]

MADE_Deialdia_Uztaila