Denis PEÑA MANCHADO arku-tiratzailea, kadete kategoriakoa. Donostiako Diarco Klubeko kide bat RFETAren Goi Errendimenduko Batzordeak deitu du “2025-2026 denboraldirako Arku Errekurbo eta Konposatu Talde Nazionalaren 21 urtez azpiko eta 18 urtez azpiko” hautaketa prozesuaren azken fasean parte hartzeko, Madrilen 2026ko ekainaren 27tik 30era egingo dena.
Denboraldi honetako arku errekurbo kadeteen talde nazionalerako hautaketa prozesuan ezarritako irizpideak bete ondoren deitu dute: (Baldintzak: gutxienez 610 puntu eta estatu mailako 8 onenen artean sailkatzea apirilaren 11-12an eta maiatzaren 9-10ean Madrilen ospatu ziren bi Iberdrola Promises Grand Prix ekitaldien ondoren. Lehenengo Grand Prix-ean, 630 puntu lortu zituen, eta bigarrenean, 614, 5. postuan sailkatuz estatu mailan).