Bizkaiko Arku Tiroko Federazioak (FBTA) harro iragartzen du federazioaren webgunea martxan jarri dela: https://fbta-batf.eus/
Proiektu hau Octavio María Rodríguez Andinoren hautagaitzaren barruan kokatzen da, Bizkaiko Federazioaren lehendakaritzarako; kargu hori gaur egun berak betetzen du, eta bere hautagaitzako puntu bati erantzuten dio: “informaziorako eskubidearen alde egitea modu argi eta gardenean”.
Bestalde, orri honen garapena modu altruistan eta borondatez egin dute Sergio Martín Urquijok, Bizkaiko arkularia eta
Edurobotic hezkuntza-robotikako enpresaren sortzaileak, eta Javier Arambarri Calvok, Kudeaketa eta Informazio Sistemetako Informatika Ingeniaritzako ikasleak, FBTAko kirolarien bokalak eta gardentasunaren webgune ofizialaren arduradunak.