Actualidad

Basque Teamek kirolean adingabeak babesteko sentsibilizazio-ikastaroak eta protokoloa jarri ditu martxan

Basque Team prestakuntza

Basque Teamek prestakuntza-ikastaro batzuk jarri ditu martxan, Euskadiko kirol-ingurune desberdinetan adingabeak babesteko eta zaintzeko sentsibilizazioaren eta jarduera-protokoloaren ingurukoak. Eskainitako ikastaroen artean, ‘Kirolean haurrak zaintzeko eta babesteko sentsibilizazioa’ eta ‘Kirol-inguruneetan protokoloa erabiltzea eta adingabea babestea’ izenekoak daude. Gainera, ikastaro horiei lehen laguntzei eta horien eguneratzeari buruzko beste bat gehitzen zaie.

Prestakuntza-ikastaro hauek kirolarekin harremanetan lan egiten duen edonori zuzenduta daude, derrigorrezkoak dira eta Eusko Jaurlaritzak homologatuta daude.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Basque Teamen webgunean kontsulta dezakezu esteka honetan: https://basqueteamacademy.smartmobile.fit/es/