Urtarrilaren 24, 25 eta 26an Blanes-en, Gironan, Espainiako 3D Txapelketa eta Arku Tradizionalaren, Arku Longbow-aren eta Arku Biluziaren Espainiako Aretoko Txapelketa ospatu ziren
Bertara joan ziren Euskadiko kirolari batzuk, Euskadiko Hautaketa osatzeko ezarritako irizpideak betetzeagatik aurretik hautatuak izan zirenak, baita dagozkien klubak ordezkatzen zituzten Euskadiko kirolari batzuk ere.
Euskadiko Hautaketa osatu zuten kirolari hauek izan ziren:
ARKU TRADIZIONAL MISTOA
- Leire TORRES VEIGA. Zugaztieta Kluba. Bizkaia
- Fernando COUSO GARCÍA. Diarco Kirol Kluba. Gipuzkoa
ARKU BILUZI MISTOA
- María GÓMEZ PÉREZ. C. D. D´Arco de Tiro con Arco Kluba. Bizkaia
- Alvaro ARESTI ORELLA. C. T. Santurtzi Kluba. Bizkaia
ARKU LONGBOW MISTOA
- Ainhoa SANTAMARÍA MARTÍN. C. D. Aurrera de Vitoria Kluba. Araba
- David SANTÍN ORTEGA. C. D. D´Arco de Tiro con Arco Kluba. Bizkaia
ARKU TRADIZIONAL MISTOA 3D
- Leire TORRES VEIGA. Zugaztieta Kluba. Bizkaia
- Fernando COUSO GARCÍA. Diarco Kirol Kluba. Diarco
ARKU LONGBOW MISTOA 3D
- Ainhoa SANTAMARÍA MARTÍN. C.D. Aurrera de Vitoria Kluba.
Bestetik, dagozkien klubak ordezkatzen zituzten Euskadiko kirolari hauek izan ziren:
- Abraham Fdez Jurado. Diarco Kluba
- Lourdes Imaz Berrotarán. Diarco Kluba
- Juan Hernaez Bautista. C.T. Gezibide Kluba
- Jose Ignacio Torres Salazar. Zugaztieta Kluba
- Adelina Veiga López. Zugaztieta Kluba
- Ana Cerro Bernal. Ordicia tiro con Arco Kluba
- Angel Mardones Bargas. A.D.T. Arkulariak Kluba
Txapelketa hauetako domina irabazleak nabarmentzekoak dira:
- Jon HERNAEZ BAUTISTA urrezko domina eta Espainiako txapelduna Espainiako 3D Txapelketan eta zilarrezko domina eta Espainiako txapeldunordea Arku Tradizionalaren, Arku Longbow-aren eta Arku Biluziaren Espainiako Txapelketan. Biak arku longbow diziplinan.
- Rocío DE LA IGLESIA PEREIRA, zilarrezko domina eta Espainiako txapeldunordea Arku Tradizionalaren, Arku Longbow-aren eta Arku Biluziaren Espainiako Txapelketan arku longbow diziplinan.
- Fernando COUSO GARCÍA, brontzezko domina eta hirugarren postua Arku Tradizionalaren, Arku Longbow-aren eta Arku Biluziaren Espainiako Txapelketan arku tradizional diziplinan.
Euskadi seigarren tokian geratu zen Aretoko Espainiako 3D Txapelketako domina-sailkapenean eta zortzigarren tokian Arku Tradizionalaren, Longbow-aren eta Arku Biluziaren Aretoko Espainiako Txapelketan.
Zorionak parte-hartzaile guztiei eta domina irabazleei lortutako lorpen handiagatik.
Jarraian bi txapelketetako argazki batzuk aurkezten dira