Euskal Arku Tiro Federaziotik eskerrak eman eta zoriondu nahi ditugu, bai FVTAk hautatutako kirolariak, bai hautatuak izan ez arren beren kluba ordezkatu eta Valdepeñasen urtarrilaren 26tik 28ra egin ziren 3Dko Espainiako Txapelketan eta aretoko Espainiako Txapelketa Tradizionalean, Longbowean eta Barebowean parte hartu zutenak. CCAAen arteko Talde Mistoetan Euskal Selekzioarekin parte hartu zuten kirolariek lan bikaina egin zuten.

Hauek Leire Torres eta José Ignacio Torresez osatuta egon ziren Arku Tradizionaleko modalitatean, eta Ainhoa Santamaría eta Javier Almagro Arku Longbowean. Taldeko kapitain-lana Abraham Fernandezek egin zuen. Bereziki zoriondu behar da Javier Almagro zilarrezko dominagatik, eta guztioi, zorionak egindako ahaleginagatik.