Diarco klubeko Álvaro Badiola kirolari kadeteak 2024-2025 denboraldi honetako ekainaren 23an eta 24an parte hartu zuen Madrilgo Complutense Unibertsitateko Cantarranas kirol-multzoan egin zen U18 talde nazionalaren hautaketa sistemaren azken fasean.
Bi egun oso gogor eta biziak izan ziren, non nazio mailako une honetako zortzi kirolari kadete onenek elkarren aurka jokatu zuten. Horrela, asteleheneko goizeko eta arratsaldeko jardunaldien eta astearte goizekoaren artean 500 gezi baino gehiago jaurti zituzten. Kontuan hartu behar da, halaber, ahalegin horri aurreko egunetan, larunbatean eta igandean, kadeteen 3. Iberdrola Sari Nagusian parte hartu izana gehitu behar zaiola.
Astelehenean, set bidezko norgehiagoken bi itzuli egin zituzten, denak denen aurka. Asteartean, bi itzulitan lehiatu ziren elkarren aurka Shoot off sisteman, eta, ondoren, 2 x 60ko lau sailkapen-txandatan lehiatu ziren, txanden artean ia atsedenik gabe.
Álvarok mota honetako ekitaldi batean parte hartzen zuen lehen aldia izan zen; junior, kadete eta 14 urtetik beherakoen lehen bi Iberdrola Sari Nagusietako emaitzen arabera zortzi kirolari onenen artean geratzeagatik deitu zuten.
Talde nazionaleko kide izateko jokoan zeuden bi postuetako bat lortu ez bazuen ere, Euskadiko Arkularitza Federaziotik orain arte erakutsitako konpromisoari, konstantziari eta motibazioari eustera animatzen dugu Álvaro.
ZORIONAK!!!