Gardentasuna
Euskal Arku Tiro Federazioan, indarkeriarik, diskriminaziorik eta jazarpenik gabeko kirolaren alde lan egiten dugu. Bideo honetan, kirolari guztientzat ingurune inklusibo eta segurua sustatzearen garrantziaz hausnartzen dugu. Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzarekin, Basque Team Fundazioarekin eta Emakunderekin batera, kirol-eremuan jazarpen eta sexu-abusu kasuei erantzuteko zerbitzu espezializatu bat aurkeztu da, “Zure taldekoak gara” lelopean. Zerbitzu honek biktimak, haien ingurunea eta federazioak, klubak eta elkarteak babestea du helburu.
Nazioartean, ikerketek adierazten dute kirolean sexu-jazarpenak kirolari askori eragiten diela, bereziki emakumeei, gazteei, LGTB kirolariei eta dibertsitate funtzionala duten pertsonei; baina baita sektoreko beste profesional batzuei ere, hala nola entrenatzaileei eta epaileei. Guztiok lagundu behar dugu egoera horiek desagerrarazten eta kirola errespetuzko eta inklusiozko espazioa dela bermatzen.