Actualidad

3Dko Espainiako Txapelketaren kronika, Arku Tradizional, Longbow eta Arku Desnudoko Espainiako Txapelketa

Valdepeñasen, RFETAk antolatuta, urtarrilaren 26tik 28ra 3Dko Espainiako Txapelketak eta Arku Tradizional, Longbow eta Arku Desnudoko Espainiako Txapelketa ospatu ziren.

Euskal Herriko arkularien ordezkaritza egon zen, eta hauek izan ziren:

• Albaro Aresti Orella, Santurtzi Klubekoa, Arku Desnuda dibisioan parte hartu zuen.
• Javier Almagro Ruiz, Santurtzi Klubekoa, Longbow Arku dibisioan.
• Abraham Fernández Jurado, Diarco Klubekoa, Longbow Arku dibisioan
• Fernando Couso García, Diarco Klubekoa, Arku Tradizionalean
• Agustín Lorenzo Martín, Diarco Klubekoa, Arku Tradizionalean
• Rocío de la Iglesia Pereira, Diarco Klubekoa, Longbow Arkuan
• Lourdes Imaz Berrotarán, Diarco klubekoa, Arku Tradizionalean
• Ainhoa Santamaría Martín, Gasteizko Aurrera Klubekoa, Longbow Arkuan
• Leire Torres Veiga, Zugaztieta Klubekoa, Arku Tradizionalean
• Adelina Veiga Lopez, Zugaztieta Klubekoa, Arku Tradizionalean
• Jose Ignacio Torres Salazar, Zugaztieta Klubekoa, Arku Tradizionalaren dibisioan

Rounden banakako garapenean, azpimarratzekoa da ondorengo kirolariak mozketa gainditu zutela kanporaketa-txandetan aurrez aurre jartzeko:

✓ Lourdes Imaz, sailkapen-roundean 12. postuan geratu zena, 1/16an erori zen Murtziako Autonomia Erkidegoko ordezkariaren aurka.
✓ Leire Torres 14. postuan geratu zen, 1/16an Madrilgo ordezkariaren aurka eroriz.
✓ Adelina Veiga, roundeko 29. postuan, 1/16an kanporatu zuen Kanarietako ordezkariak.
✓ Rocío de la Iglesia, roundeko 14. postuan, 1/16an Murtziako ordezkariari irabazi zion, baina 1/8an erori zen Kanarietako ordezkariaren aurka.
✓ Ainhoa Santamaría, roundean 18. postuan kokatuta, 1/16an Kataluniako ordezkariari irabazi zion, 1/8an eta berdinketa-geziaren bidez eroriz Gaztela Mantxako Erkidegoko ordezkariaren aurka.
✓ Albaro Aresti, sailkapen-roundean 7.a, 1/16an Kataluniako ordezkariari irabazi zion, 1/8an Murtziako Erkidegoko ordezkariaren aurka galduz.
✓ Javier Almagrok, roundean 5. postu bikain batekin, 1/16an Madrilgo Erkidegoko ordezkariari irabazi zion,
1/8an Andaluziako Erkidegokoari, eta 1/4an Murtziako Erkidegokoari. Jada finalerdietan Balear Uharteetako ordezkariari irabazi zion, eta pena izan zen finalean Valentziako Autonomia Erkidegoko ordezkariaren aurka erortzea, ZILARREZKO domina lortuz eta LongBow dibisioan Espainiako TXAPELDUNORDE izendatuz.

Autonomia Erkidegoetako talde MISTOEN lehiaketaren garapenean
✓ Arku Tradizionaleko talde mistoa 10. postuan sailkatu zen kanporaketa-serieetarako, non Leire Torres eta José Ignacio Torres lehiatu ziren. 1/8an kanporatu zituzten Balear Uharteetako aurkariek.
✓ LongBow Arku talde mistoa 9. postuan sailkatu zen, kanporaketetarako Ainhoa Santamaría eta Javier Almagro lehiatuz, Madrilgo Erkidegoko taldeak 1/8an garaitu baitzuen.

Emakumezkoen parte-hartze ona, Javierren zilarrezko domina bikaina eta zorionak Euskadiko parte-hartzaile guztiei nazio mailan egindako ahalegin eta dedikazioagatik.

Hemendik aurrera, kirol zirraragarri honekin gozatuz entrenatzera eta Aire Libreko Espainiako txapelketetarako sailkatzera